Azken Portu
JENDETZA BILDU ZEN BART GAUEAN AZKEN PORTUKO SAN JOAN SUAN PDF fitxategia Inprimatu E-posta

    Izugarrizko jendetza bildu zen atzo iluntzean gure auzoan Komisioak San Juan bezpera zela eta antolaturiko jaian.

Sagardoa, sardinak, trikitilariak, bertsolariak, kantuak, dantza eta urteko gaurik laburrena ospatzeko gogoa izan ziren jaiaren osagaiak. Beste urte betez Zelai Ondoko jaien ikur nagusi zen sua berreskuratu eta bizirik mantendu genuen. Eskerrik asko bertaratu zinetenoi eta eskerrik asko komisiokideoi egindako lanarengatik. Biba zuek!!!

 

 

 

 

 

 

 
SAN JUANAK 09 PDF fitxategia Inprimatu E-posta
 
LARUNBATEAN HASIKO DIRA IÑURRITZAN SAN PELAIOKO JAIAK PDF fitxategia Inprimatu E-posta

             Sanpelaioetarako astebete falta den arren, Mutil-Ardoko kideak festan murgiltzeko irrikitan daude dagoeneko. Herenegun arratsaldean Iñurritza auzoko San Pelaio jaien egitaraua aurkeztu zuten Iñurritza elkartean, eta bertan argi eta garbi azaldu zutenez, larunbat honetan emango diote hasiera festetako ospakizunei.

 

 

 

Aurreko urteetan bezala, Mollarri Dantza Taldearen erakustaldia eta mus txapelketa antolatu ditu Mutil-Ardok sanpelaioen aurreko astebururako. Aurten, ordea, eguna osatu nahi izan dute eta aipatutako bi ekitaldiez gain, azoka, marrazki-txokoa eta txakolin dastaketa antolatu dituzte. «Girotzen joateko, nolabait!», nabarmendu zuten prentsaurrean agertu ziren Mutil-Ardoko kide Koldo Gartziak eta Olatz Juantorenak
Urtero bezala, Mutil-Ardok Iñurritza auzoko San Pelaio jaietarako egitarau zabala prestatu du.

 

Ekainak 20, etzi

09:00etan. Bertako produktuen azoka, Iñurritzako zelaian.

11:00etan. Mendi-ren marrazki txokoa, iñurritzako frontoian.

12:30ean. Txakolin dastaketa, Iñurritzako zelaian.

16:30ean. Iñurritzako IV. Mus Txapelketa Azkarra, Mutil-Ardoren lokalean. Bikoteko 30 euro.

 

 

 

17:30ean. Mollarri Dantza Taldearen erakustaldia.

 

Ekainak 25, osteguna

00:00etan. Bandera igoko dute eta txupinazoa, Iñurritzan.

 

Ekainak 26, ostirala San Pelaio Eguna

09:00etan. Goiz eresia, txistulariek girotuta.

11:00etan. Meza.

12:30ean. Aurreskua, Iñurritzako zelaian, auzoko gazteen eskutik.

 

 

Arratsaldean. Erromeria, Iñurritzako zelaian.

18:00etatik 20:30era. Ardoa eta gazta doan, Mutil-Ardoren lokalean.

22:30ean. Erromeria, Maialen eta Ainitze Astiberriren eskutik.

 

Ekainak 27, larunbata

05:00etan. Baratxuri zopa jana, Iñurritza elkartean, Mutil-Ardok eskainita.

06:00etan. Oilasko-biltzearen hasiera, Iñurritza elkartetik.

 

 

13:30etan. Oilasko-biltzearen amaiera, Iñurritzako zelaian.

Arratsaldean. Erromeria, Iñurritzako zelaian.

18:00etatik 20:30era. Ardoa eta gazta muxutruk, Mutil-Ardoren lokalean.

22:30ean. Bertso jaialdia, Iñurritzako zabalgunean. Bertsolariak: Andoni egaña, Anjel Mari Peñagarikano, Xabier Paya, Beñat Gaztelumendi eta Aitor Urbieta. Gai-jartzailea: Imanol Epelde.

Ondoren. Erromeria, Urarte-Unsain taldearekin.

 

Ekainak 28, igandea

09:00etan. Goiz eresia, txistulariek girotuta.

10:00etan. Meza.

11:30ean. Haurrentzat jolasak, Iñurritzako zelaian.

14:00etan. Gibel jana oilaskoa biltzen parte hartu dutenentzat, Iñurritza elkartean.

19:00etan. Herri kirol jaialdia, Iñurritzako zabalgunean. Harri-jasotzaileak: Telleria anaiak. Aizkolariak: Otaegi eta Alkizalete.

 

 

21:00etan. Kantu afaria, Miren Fernandez, Iñaki Oliden, Igor Gartzia eta Antxon Sarasuaren laguntzaz. Mutil-Ardok mokadutxo bat eskainiko die bertaratutakoei.

22:30ean. Lain eta Skasti musika taldeen emanaldia.

00:00etan. Bandera jaitsiko dute eta festen amaierako txupinazoa botako dute.

 
LARUNBATA 13, GOIZEKO 11TAN URPEKOAKEN PDF fitxategia Inprimatu E-posta

  

 

     San Juanak, San Pelaioak, San Pedroak... badator uda eta udarekin batera herri eta auzoetako festen erritmo zoroa ere bai. Gure Santa Klaretarako ere bi hilabete eskas geratzen dira, lotzeko ditugun kontuak eta abar hitzegiteko, larunbat honetan, ekainak 13, goizeko 11etan Urpekoak elkartean  bilduko gara. Proposamenik edo ideiarik izanez gero azaldu, denon artean errazago  egingo ditugu jaiak.

 
GUREKIN JAIK ZABALTZEKO ESKATU DIGUN MEZUA PDF fitxategia Inprimatu E-posta

            

 

                  Txosnak arriskuan daude, zarauzko udalak Gurekin Jai batzordearekin hitz egin gabe txosnak jartzeko baimen berria kaleratu du eta aurretik zeuden zailtasunei, oztopo berriak ezarri dizkie. Egoera larria dela eta adierazpen bat atera dugu eta herriko eragile ezberdinen eta herritarren atxikimendua jasotzen ari gara. Hau guztia gure blog berrian ere aurkituko duzu: http://gurekinjai.mundua.com Laster datoz San Pelaioak eta guztion artean egoera honi konponbidea jartzeko hilabete hauetan zehar antolatu ditugun ekintzetara etortzeko gonbita luzatzen ditugu. Beharrezkoa zaitugu, zu, zure kuadrilakoak, lagunak eta txosnak bizirik nahi dituzten guzti guztiak.
        
 
 MAIATZAK 29. Ostirala,  18.00tan BATZAR IREKIA Gaztetxean.
  San Pelaioetarako Egitarau zirriborroa aurkeztuko da eta bertan jendearen ekarpenak jaso eta denon artean lan ezberdinak banatuko ditugu. Oso garrantzitsua etortzea!!!!! Entzutera bakarrik bada ere, bertan udalarekin izandako harremanak zehatz mehatz azalduko dira eta zure iritzia jakin nahi dugu.
 
 EKAINAK 5. PRENTSAURREKO ZABALA. Ostirala 19.00tan Munoan.
 Bertan herriko eragile ezberdinak, auzo elkarteetako partaideak, kirolariak, txistulariak, abeslariak... bilduko gara. Jende mordoa bildu nahi dugu eta ozen eskatu udalari NEGOZIATZEKO eta Gurekin Jaiek behar dituen eskaerak entzuteko.
 
 EKAINAK 13. GUREKIN JAI FESTA MUNOAN eta KALEAN ZEHAR.
 Egun osoan zehar kalean egongo gara, eztabaidatzen, jolasten eta guretzat hainbeste urtetan festarako gune izan dena aldarrikatzen.
 
 Informazio gehiago jasotzeko sartu gure blog berrira: Gurekin Jai.

                                   

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

Orria 1 Zenbatetik 13