|
|
|

Frantzian 5 urteko espetxe zigorra bete ondoren gaur utzi dute aske Mikel Larrañaga zarauztarra.
Madriletik honuntzako bidean da eta arratsaldeko 7ak inguruan iritsiko da herrira.
Ongi etorri Mikel!!!
|
|
LITERATURIA 1111 ASTEAZKENETIK AURRERA |
|
|
|
|

Aurten Literaturiaren esporak zabalduz eta hedatuz joan dira herriz-herri, Zarautzera ere iritsi arte. Hemen ere izango da
Literaturia 1111
Maiatzaren 26 eta 27rako bi hitzaldi-eztabaida antolatu dira; hala nola,
Asteazkenean Ander Iturriotzen Joxe Azurmendi: Filosofiatik herrira, herritik filosofiara hitzaldia izango da.
Ostegunean berriz Hasier Etxeberria, Mikel Elorza eta Imanol Epelderen Euskal Literatura 2.0aren erronkak
eztabaida irekia.
Bi jardunaldiak 19:30etan egingo dira Antoniano eskolako aretoan (zinema zaharrean) eta sarrera doan izango da.
|
|
JAI HERRIKOIEN I. KONGRESUA |
|
|
|
|

Atzo egin zuten Bilbon Jai Herrikoien I.Kongresua
Auzo, herri eta hirietan jai parte-hartzaileak antolatzea gero eta zailagoa dela iritzita, jai batzordeek elkartu eta estrategia komun bat finkatzea erabaki dute. Horretarako, Jai Batzordeen I. Kongresua egin dute Bilbon. Gasteizko Blusen eta Nesken Batzordeakoak eta txosnetako kideak, Bilboko Konpartsak, Donostiako Piratak, Gora Iruñea eta beste hainbat herri eta auzotako 80 jai batzorde bildu dira bertan. Elkarrekin informazioa eta ideiak trukatzeko sortu nahi duten sarearen lehen urratsa izan da.
Gehiago irakurtzeko klikatu hemen
|
|
JAI GIROA NAGUSI GAURTIK AURRERA SANTA MARINAN |
|
|
|
|

Jaiei aurreko asteburuan hasiera eman bazieten ere Santa Marina bezpera da gaur, festei hasiera emateko ordua. Auzotarrek guztia dute prest jada gaurko eguna biribila izan dadin. 18:00ak aldera izango da festak iragartzen dituen ohiko txupinazoa, herri guztian zehar entzuten den hori. Zarauztar guztiei Santamarinak abian direla gogoraraziko dien kanpai-errepika etorriko da gero, eta festa giroa nagustituko da hortik aurrera.
Kanpai-errepika amaitzean 11-14 urteko auzotarrek korrika emango diote ongietorria Santa Marina jaiei. Hala, XLII. Korrika Txapelketa jokatuko dute neskek, eta LX. Korrika Txapelketa mutilek. Arnasa berreskuratu ostean, buruhandien aurrean lasterka aritu beharko dute auzotarrek, Santa Marinan zein herriko beste kaleetan zehar. Nahikoa korrika egin ondoren, atsedena hartzeko ordua iritsiko zaie herritarrei. Musikak lasaitzen laguntzen duela-eta, Unsain taldeak kontzertua eskainiko du 19:30etik 21:00etara.
Danborren hotsa Gauean ez da isilunerik egongo auzoan. Bertakoen artean oihartzun handia duen danborrada 22:00etan hasiko da, eta herritarrek, hainbat elkarte ordezkatuz, herriko kaleetan zehar danborrak astinduko dituzte. Hauen jarraiki Santa Marinako erregina joango da, ohiko karrozaren gainean.
Danbor festari Unsain taldearen musika emanaldiak jarraituko dio, goizaldeko ordu txikietaraino.
Gonbidatuak zaudete guztiok!
|
|
|
|
|
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>
|
|
JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL |