Azken Portu
Ostiralean... PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Kaixo!

 

Datorren ostiralerako, hilaren 19rako, antolatu diren bi kontzertuen berri eman nahi dizuegu oraingoan:

 

Batetik, Arrano Tabernan SKASTIren kontzertua izango da, gaueko 10:30tik aurrera.

Azken Portuarrez eta komisiokidez osatutako talde handiak beti jartzen gaitu dantzan!

 

 

Ta bestetik, Putzuzulo Gaztetxean ZARATAZARAUTZ FEST edukiko dugu:

 

                              

 

Hauexek izango dira bertan elkartuko diren 10 taldeak: Metralleta, Diskoiraa, Ulu, Erantzun, Humilitate, Inor Ez, Burux Lee, MKT, Dirtaa eta Ezereza.

Hemen irakurri dugunez, bi eszenatoki egongo dira eta lehenik talde batek abesti bat joko du batean eta ondoren beste taldeak beste abesti bat bestean.

Horrela, talde bakoitzak 8 abesti joko ditu.

Kontzertuaren ostean, Dark-aitz Doktorearen txanda izango da.

Gaueko 22:00etatik aurrera izango da ZarataZarautz Fest.

 

Ikusten dezue, biak ala biak plan earrak… pixka bat aldatzen dena, musika estiloa, besteik ez!

 

Badakizue beraz, ez jarri neguko hotza aitzakiatzat etxean gelditzeko eta animatu!

 

Batean edo bestean ikusiko garelakoan… pozik bizi!!!

 
Azken Portuko II. Kamiseta Diseinu Lehiaketa PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Iepe kaixo!!!

 

Santa Klara, Aritzbatalde eta Azken Portuko 2010ko festetarako hilabete batzuk besterik gelditzen ez direla-eta hasi gara urduritzen eta berandu baino lehen ideiak martxan jartzen…

 

Baina jakina, festetako osagarririk garrantzitsuena sortzeko zuen laguntza behar dugu, artistak!

 

Horregatik, eta iazko lehiaketak izan zuen arrakasta errepikatzeko asmotan, aurten ere KAMISETA DISEINU LEHIAKETA antolatu dugu.

 

 

 

Hona hemen Azken Portuko festetako II. Kamiseta Diseinu Lehiaketarako kontuan hartu beharreko OINARRIAK:

 

1. Trenbidearen alde batekoek zein bestekoek hartu dezakete parte.

 

2. Gaia:

Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak 2010. Diseinuan testualki gai honi erreferentzia egin beharko zaio (osoki edo partzialki), baina urtea jartzea derrigorrezkoa izango da. Diseinu bat edo bi egin daitezke (kamixeta bularraldetik eta bizkarraldetik, bietatik diseinatu nahi izanez gero).

 

3. Koloreak:

Irudian gehienez ere 4 kolore erabili ahalko dira (kamixetaren kolorea eta beste 3).

 

4. Neurriak:

Irudiak DIN A4 tamaina ezingo du gainditu, eta bularralderako edo/eta bizkarrerako izan daiteke.

 

5. Formatua:

Diseinuaren egileak fitxategi originala (photoshop, freehand, illustrator, gimp...) gordeta izatea komeni da, erresoluzio arazoak ekiditeko edo kamixetaren kolore bakoitzaren banaketa ongi egiteko.

 

6. Helbidea:

 Lanak Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu  helbidera bidali beharko dira apirilaren 11a arte (egun hau barne).

 

7. Erakusketa:

 Diseinu guztiak ikusgai egongo dira Toki Ona tabernan apirilaren 12tik 23ra, eta nahi duenak bere bozka eman ahal izango du lanik gustokoena aukeratzeko. Hortik 3 diseinurik bozkatuenak hartuko dira, eta komisiokideek osatutako epaimahaiak lan irabazlea aukeratuko du, apirilaren 24an.

 

8. Diseinu irabazlea www.azkenportu.net helbidean iragarriko da, eta ondoren horren berri hurrengo egunetan prentsan ere emango da.

 

9. Diseinu hori 2010ko festetako irudia izango da, eta besteak beste, kamixeta eta programetan azalduko da.

 

10. Sariak:

- Toki Ona tabernan 2 lagunentzat otordua.

- Festetako egun batean, barra libre (pertsona irabazlearentzat bakarrik, noski!).

- 4 kamixeta.

- Lehiaketa hau irabaztearen ohorea eta ospea.

 

11. Komisioak irudiak egokitzeko eskubidea gordeko du.

 

 


Beraz badakizue, atera zuen barruko artista sena eta animatu lotsarik gabe!

 

 

Zorte on eta eskerrik asko!

 

 

 
EDERRA IZAN ZEN OSTIRALEKOA PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Haundia izan zen ostiralekoa, haundia bertso afaria, haundia harrapatu genuena eta haundiak bertsolariak. Portatu ziren Amets eta Sustrai eta jendeak ederki pasa zuen. Ameztoiren afaria, ardoa, bertsolarien lana, patxarana...pixkanaka goruntz joan zen giroa eta urtarrilari amaiera eta asteburuari hasiera emateko ederra izan zen ostiralekoa. Mila esker bertaratu zinetenoi, mila esker Sustrairi, mila esker Ametsi, mila esker Anttoni argazkiengatik, mila esker Arkaitzi patxaran gehiago ekartzeagatik eta mila esker komisiokideei. Hasi gara 2010.a jai giroz betetzen.

Berandutu egin zen bertsoen hasiera, baina itxoiteak merezi izan zuen

Gogotsu ekin zioten lanari lapurtarrek, elkarri eta jendeari adarra jotzeko prest

Joxe Joakin eta kuadrila, hauek ere ez ziren libratu adarjotzeetaz

BECeko lehenengo filatik ezagutzen zituzten bertsolariek, hau panorama

14.000 pertsonen artean lehengo filan jarriz gero...entzutea tokatu zitzaien

      B beldurtu ohi gaitu sarri Sustrairenak

Festa giroan gabiltza...batzuk bilduko zutena aurreikusten zen

Holmes eta Watson txartelik gabe afaldu zutenen bila. Komisiokideak ere begipuntuan

Bat baino gehiago urduritu eta lotsarazi zuten

Azken bertsoak eta agurrak eserita kantatu zituzten

 

Izan ez zinetenontzat, gure Mikelek mp3 bat eraman zuen eta gaur Arraioko bere Lau Katu irratsaioan aurrerapen bat eskaini du. Hurrengo asterako garbiketa egingo omen dio grabatutakoari, han zegoen iskanbilarekin ez baita oso ongi entzuten. Hurrengo astelehenean beraz Lau Katu izango duzue zerbait entzungai eta guk ere lapurtuko diogu hemen zintzilikatzeko.

Ondo bizi!

 

 
Astebururako bi zita posible PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Zortziko txikian, zortziko handian, ofizioka, kopletan, Habanera doinuan, hamarreko txikian… batzuetan serio, besteetan umorez… bertsotan egiteko mila modu daude eta horietako asko entzuteko aukera izango degu datozen egunetan...

 

Ikusi bestela asteburu honetarako antolatuta dagoen BERTSOKADA:

 

Batetik, Komisiyuan eskutik, BERTSO-AFARIA egongo da Amets Arzallus eta Sustrai Colina bertsolariekin Urpekoak elkartean.

Hori ostiralean izango da, urtarrilaren 29an, eta iluntzeko 21:00tan da zita.

 

(Jakingo duzuenez, sarrerak salgai egon dira Haritza eta Anaiak auzoko tabernetan baina hiru egunetan bukatu ziren guztiak. Asko sentitzen dugu sarrerarik gabe gelditu zaretenongatik…)

 

Ta bestetik, larunbatean Putzuzulo Gaztetxean entzungo diren bertso doinuak:

Hona hemen BERTSOURREI gauaren inguruko informazioa, www.mundurat.net/xakela-tik hartua:

BERTSOurrei gaua izango dugu urtarrilaren 30ean Putzuzulo Gaztetxean. Bertan betiko bertsolariak alde batera laga eta gaztetxeko zaleak jarriko ditugu proban. Honekin adierazi nahi dugu ez dela beharrezkoa bertso-afai bat antolatu ahal izateko ohikoak diren bertsolariak behar direnik, baizik eta zaletasuna dutenak, beraiek sinetsi eta beraiek kantatzea baino.
 
Afaritara etorri nahi duenak, Gaztetxean edota Arrano edo Eguzki tabernetan izena eman dezake. Eta Gaztetxera hurbildu ezin duenak lasai, Arraio Irratiaren bidez zuzenean emitituko dugu eta.

Gonbitea luzatzen dizuegu, apaya 21tan Zauzko Gaztetxian.

 

Ikusten dezuenez, ez da ez bertsorik faltako asteburu honetan herrian!

 

On egiiiin!!!

 
MANUELA GAZTETXEA OROITUKO DUTE GAUR ARRATSALDEAN PDF fitxategia Inprimatu E-posta

                

Ostegunean Villa Manuela gaztetxea itxi zutela hamar urte bete ziren. Hori dela eta, gaur arratsalderako ekitaldiak antolatu ditu ZAGAk Zarauzko Gazte Asanbladak.

Larunbatean 19:00ak aldera Musika Plazan bilduko dira gazte asanbladakoak. Bertan musika, dantza, antzerkia eta beste hainbat jardunaldi uztartuko dituzte. Finean, oroitzapenak ekarriko dituzte gogora.
Horretarako hainbat lagun izango dira plazan: Alberdi poeta, Vladimirreko brigadista bat, Suspikazia taldea, Lope musikaria, Urdanetako Polipaso eta La Morena, besteak beste.
Villa Manuelan biltzen ziren lagun zaharrak elkartzeko eta festa giroa sortzeko gonbitea egin dute ZAGAkoek

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL