Abuztuaren 11an Emon taldearen kontzertuak emango dio hasiera gaueko jaiari. Hona hemen euren buruaz diotena
Emon! 2007Ko udaberrian jaio zen Bergaran. Emonen musika anitza da. Ska-reggae doinuak ditugu maite, baina baita cumbia, rock, funky edota beste edozein estilo. Beraz Emonengandik edozer espero liteke. Gure jarrera garbia da, dena Emon nahi dugu. Hainbat gai kritikatu nahi ditugu baina une ilunak ere ahaztu eta “carpe diem” oihukatu! Amestea ere gustoko dugu! Gure onena emon nahi dugu! Badugu zer esana, eta zer esana dugun bitartean Emon izango gara
JAIETAN EZAGUTUKO DITUGUN MUSIKA TALDEAK II THE SPARTEENS
Abuztuaren 10ean Oreindik entzun ondoren The Sparteens lapurtarrak entzuteko aukera izango da gurean.
Ibilbide bitxia egin du The Sparteens taldeak. Orain dela bi urte abiatu zen eta tarte honetan bertsioak egin ditu, baina bertsio oso bereziak, 'ye-yé' ku-tsukoak. Hendaia aldeko talde honentzat, 60. hamarkada hasierako urte haietako musika eta estetika gauza ederrak izan ziren, eta haietara bueltatzea merezi du.
Orain arte hamar kanturen bertsioak egin dituzte, beste hainbeste talderenak, hala nola 'Txus' (La Polla Records); 'God Save the Queen' (Sex Pistols); 'Ikusi eta ikasi' (Delirium Tremens); 'Zu atrapatu arte' (Kortatu); 'Egunsentian' (Kuraia); eta 'In Bloom' (Nirvana). Zein izaten den kantuak aukeratzeko irizpidea? «Letra bortitza, biolentoa duten abestien bila abiatzen gara. Era horretara, kontraste handia gertatzen da gurea bezalako bertsioa egitean»
Abestien autoreek «beti ongi» hartu omen dute bertsioa. «La Pollako Evaristo izan zen lehenbizikoa eta gustatu zitzaion. Fermin Muguruza ere gustura gelditu zen».
«Gure inspirazionea Espainiako filmak izan dira, Rocío Dúrcal eta Marisolenak, besteak beste, eta Frantzian, adibidez, Rita Pavone».
Gainera mozorro festa eta guatekea antolatu dugu gau horretarako, Ibonek pontxea banatuko du dohan mozorroturik datozentzat eta mozrrorik onenarentzat ere saria egongo da: bi pertsonentzat afaria Basarri tabernan. Beraz badakizu zatoz 60. hamarkadako ye-ye estilora mozorrotuta. Jaia ziurtatua dago.
JAIETAN EZAGUTUKO DITUGUN MUSIKA TALDEAK I OREINDIK
Abuztuaren 10ean Oreindik taldeak emango dio hasiera aurtengo Azken Portuko jaietako kontzertu sortari.
Hona hemen beraien buruaz egiten duten aurkezpena: 2009 urtearen hasieran sortu zen taldea. Sentsazio, ibilbide eta gogo ezberdinek errotu dute istorio hau, hau da, partaide bakoitzak bere ikuspegi berezia dauka, baina denak bat datoz honakoan: musika berria sortu eta kontzertu bereziak eman nahi dituzte, hau da, ondo pasa eta ondo pasarazi. Taldean eragina duten estiloak oso anitzak dira, beraz ez da erreza zehaztea zein musikarirekin lotu gaitezkeen. Estilo asko jorratzen ditugu: rocka, funkya, Pop, Metal, Fusioa... Lasarte-Orian entseatzen dugu eta helburu argi bat dugu: kontzertuak eskaintzea. Abestietako letrak gertukoak dira, pertsonalak, helburu bati zehazki lotu gabe; une zein ideia ezberdinen isla dira: Zerri Hegalari batekin ametsetan has gaitezke, gero denborarekin solasean ibili eta beste batzuetan inguruan gertatzen ari den horri aurre egin nahi diogu. Beraz, Oreindik hemen da. Izateko jaio gara eta ez bidean galtzeko. Denok dakigu sortu den hori ezin daitekeela hil, horregatik salto egiten dugu beldurrak galduta, nora goazen jakin gabe, baina beti aurrera...
Oreindik taldeataz gehiago jakiteko klikatuhemen beraien myspacera joateko Abuztuaren 10a iritsi bitartean hona hemen bideo bat.