|
Aurtengo festetako kamixetaren diseinua aukeratzeko lehiaketa bat antolatu da. Hona hemen horri buruzko xehetasunak: OINARRIAK: 1. Trenbidearen alde batekoek zein bestekoek hartu dezakete parte. 2. Gaia: Santa Klara, Azken Portu eta Aritzbataldeko jaiak 2009. Diseinuan testualki gai honi erreferentzia egin beharko zaio (osoki edo partzialki), baina urtea jartzea derrigorrezkoa izango da. Diseinu bat edo bi egin daitezke (kamixeta bularraldetik eta bizkarraldetik, bietatik diseinatu nahi izanez gero). 3. Koloreak: irudian gehienez ere 4 kolore erabili ahalko dira (kamixetaren kolorea eta beste 3). 4. Neurriak: irudiak DIN A4 tamainua ezingo du gainditu, eta bularralderako edo/eta bizkarrerako izan daiteke. 5. Diseinuaren egileak fitxategi (photoshop, freehand, gimp...) originala gordeta izatea komeni da, erresoluzio arazoak ekiditeko edo kamixetaren kolore bakoitzaren banaketa ongi egiteko. 6. Lanak
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
helbidera bidali beharko dira martxoaren 15a arte (egun hau barne). 7. Diseinu guztiak ikusgai egongo dira Toki Ona tabernan martxoaren 16tik 29ra, eta nahi duenak bere bozka eman ahal izango du lanik gustokoena aukeratzeko. Hortik 3 diseinurik bozkatuenak hartuko dira, eta komisiokideek osatutako epaimahaiak lan irabazlea aukeratuko du, apirilaren 4an. 8. Diseinu irabazlea www.azkenportu.net helbidean iragarriko da, eta ondoren horren berri hurrengo egunetan prentsan ere emango da. 9. Diseinu hori 2009ko festetako irudia izango da, eta besteak beste, kamixeta eta programetan azalduko da. 10. Sariak: - Toki Ona tabernan 2 lagunentzat otordua. - Festetako egun batean, barra libre (pertsona irabazlearentzat bakarrik, noski!). - 4 kamixeta. - Lehiaketa hau irabaztearen ohorea eta ospea. 11. Komisioak irudiak egokitzeko eskubidea gordeko du. Beraz, badakizue, hasi zuen ideiei forma ematen. Animatu eta parte hartu!!!
|