| Sebastian Deunaren jaiak Urtetan |
|
|
|
|
Kaixo! Gaur urtarrilaren 20a da, Sebastian Deunaren eguna. Euskal Herriko beste hainbat txokotan bezalaxe, URTETA auzoan ere ospatzen dira Sebastian Deunaren jaiak. Hona hemen urtarrilaren 20an hasi eta hilaren 31an amaitu diren festetarako Urtetako bizilagunek prestatu duten
EGITARAUA:
Urtarrilaren 20an, asteazkenean, Sebastian Deunaren eguna: 10:30tako Meza Nagusiaren ostean, hamaiketakoa eta trikiti-salsa izango da auzo elkartean. Joseba Areizaga eta Ane Aizpurua trikitilariek alaituko dute hamaiketakoa. Gauean, 22:30tik aurrera, erromeria egongo da elkartean Elustondo anai-arreben eskutik:
Biharamunean, urtarrilaren 21, Sebastian Deunaren bigarren egunean: Goizeko 11tik aurrera hamaiketakoa izango da auzo elkartean. DJ Pirrik ipinitako Euskal musikarekin alaituko da giroa.
![]()
Ostiralean, hilaren 22an, berriz, gaueko 22:45tan Hamaika Bertuteko kideekin bertso-tramaz gozatzeko aukera izango da. Hauexek izango dira Egoitz Aizpuru gai jartzailearen esanetara arituko diren bertsolariak: Ainhoa Agirreazaldegi, Uxue Alberdi, Iñaki Gurrutxaga eta Mantxi. Hauxe dugu astebururako egitaraua:
Larunbatean, urtarrilaren 23an, arratsaldeko 17:00tik aurrera Trial Sin ikuskizuna egongo da. Bertan elkartuko dira Euskal Herrian maila goreneko pilotuak eta mota guztietako oztopoak gainditu beharko dituzte: autoak, paleak, eta abar. Haien erakustaldia amaitzean, Euskaltrialeko pilotuek trial bizikletak jarriz, ordubeteko ikastaroa emango diete bertaratzen diren ume eta gazteei.
Egunak iluntzean, erromeria eta festa izango ta Kupela taldearen eskutik.
Igandean, 10:30ko mezaren ostean, hamaiketakoa egongo da auzo elkartean eta horren ondotik, Herri Kirol jaialdia, Aratz eta Erlantz trikitilariek girotuta. Herri Kirol jaialdian Nazabal eta Larretxea aizkolariak eta Izeta II eta Izeta IV harrijasotzaileak arituko dira. Bailarako gazteen arteko kirol jokoak ere izango dira jaialdian. Eta jarraian, Urtetako Neska-Mutil Ardoen eta bertako ezkonduen arteko sokatira apustua jokatuko da. Iluntzean, 18:30k aurrera, erromeria izango da Izer eta Lutxurdio trikitilarien eskutik.
Hurrengo asteburuan ere jarraituko du festak…
Urtarrilaren 29an, ostirala, auzoko ezkonduentzat bertso-afaria egongo da. Andoni Egaña eta Iker Zubeldia bertsolariak etorriko dira eta jarraian, goizeko ordu txikiak arte luzatuko den erromeria izango da Izer eta Alabierrekin:
Larunbatean, hilaren 30ean, arratsaldeko 4tik aurrera Urtetako X. Mus Txapelketa Azkarra izango da. Bikoteko 20 eurokoa izango da izen ematea
Festak urtarrilaren 31n amaituko dira, Edadetuen egunean: Egun horretan, 10:30ko mezaren ostean, Txinpirin abesbatzak eta Mollari dantza taldeak ekitaldia eskainiko dute. Ondoren, hamaiketakoa izango da auzo elkartean. Horren ostean, idi probak jokatuko dira: Izetaren idi pareak vs. Olidenen idi pareak. Azkenik, aurtengo festekin amaitzeko, auzoko edadetuei omenaldi-bazkaria eskainiko diete bertako gazteek.
Ikusten duzuenez, badago zer ospatua Urtetan! Ondo pasa!
Powered by !JoomlaComment 3.22
3.22 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved." |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||






