| Ostiralean... |
|
|
|
|
Kaixo!
Datorren ostiralerako, hilaren 19rako, antolatu diren bi kontzertuen berri eman nahi dizuegu oraingoan:
Batetik, Arrano Tabernan SKASTIren kontzertua izango da, gaueko 10:30tik aurrera. Azken Portuarrez eta komisiokidez osatutako talde handiak beti jartzen gaitu dantzan! ![]()
Ta bestetik, Putzuzulo Gaztetxean ZARATAZARAUTZ FEST edukiko dugu:
Hauexek izango dira bertan elkartuko diren 10 taldeak: Metralleta, Diskoiraa, Ulu, Erantzun, Humilitate, Inor Ez, Burux Lee, MKT, Dirtaa eta Ezereza. Hemen irakurri dugunez, bi eszenatoki egongo dira eta lehenik talde batek abesti bat joko du batean eta ondoren beste taldeak beste abesti bat bestean. Horrela, talde bakoitzak 8 abesti joko ditu. Kontzertuaren ostean, Dark-aitz Doktorearen txanda izango da. Gaueko 22:00etatik aurrera izango da ZarataZarautz Fest.
Ikusten dezue, biak ala biak plan earrak… pixka bat aldatzen dena, musika estiloa, besteik ez!
Badakizue beraz, ez jarri neguko hotza aitzakiatzat etxean gelditzeko eta animatu!
Batean edo bestean ikusiko garelakoan… pozik bizi!!!
Powered by !JoomlaComment 3.22
3.22 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved." |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||




