| VII. urteurrena: Egunkariaren aldeko elkartasun jaialdia |
|
|
|
|
2003ko otsailaren 20ko zoritxarreko egun hartatik 7 URTE betetzen diren egunerako hainbat ekitaldi antolatu ditu ZEA (Zarautz Egunkariaren Alde) elkarteak.
Otsailak 20 - Larunbata - Egunkaria LIBRE! jaialdia Zarautzen:
11:30tan hasiko da festa Musika Plazan.
Bertan, hainbat musikarik kontzertua eskainiko dute: Stockholm S, Jexuxmai Lopetegi... besteak beste.
Antzerki saioa ibiliko da kaleetan zehar.
Bertsolariek kantatuko dute Torrea Luzeako parkean.
Amaieran, Musika Plazan dantzan eta kantuan aritzeko aukera izango da trikitilari, txistulari, txaranga eta Jaione Eskuderoren eskutik.
Txorixoa eta sagardoa ere egongo dira eta baita Egunkariaren aldeko materiala erosteko postua.
ANIMATU!!!
Powered by !JoomlaComment 3.22
3.22 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved." |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||



