| Asteburuko agenda |
|
|
|
|
Kaixo!
Asteburu honetarako pare bat ekintzaren berri eman nahi dizuegu oraingoan:
Larunbatean, hilaren 27an, Putzuzulo gaztetxean I. ZIRKO GALA antolatu dute. Arratsaldeko 18:30tik aurrera hasiko da espektakulua.
mundurat.net/xakela-n irakurri dugunez… ekintza oso potentea izango da bai antolakuntza eta baita artista aldetik ere. Haur, gazte zein helduentzako espektakulua izango da eta uztai aereo, suzko malabareak, Klownak eta dantza ugari egongo dira bertan ikusgai.
Hona hemen EGITARAUA:
Eta zirkoaren ostean, gaueko 22:00tik aurrera: HIP-HOP KONTZERTUA. Bertan, Altzako Bunker 13 eta Donostiako DJ KA eta Real y Unicos & DJ Yanu egongo dira:
Honetaz gain, ostiralean, otsailaren 26an Arrano tabernan beste ekintza bat egongo da, gaueko 22:30etatik aurrera:
Columna taldearen eskutik kontzertua izango da. Taldea, Mikel Beizama zarauztarrak eta Jorge Nuñez bilbotarrak osatzen dute. Beizama audioaz arduratzen da eta Jorge, berriz, bideoaz. Bi ordenagailurekin musika eta irudiak nahasten dituzte horretarako espreski ezartzen duten pantaila batean proiektatuz irudiak.
Ondo izan!!!
Powered by !JoomlaComment 3.22
3.22 Copyright (C) 2007 Alain Georgette / Copyright (C) 2006 Frantisek Hliva. All rights reserved." |
||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||




