PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Ameslarien azken portua gara. Kolore guztiek oraindik ere lekua duten herria. Amets egitea ahantzi ez dutenen auzoa. Etorkinena, nekazariena, langileena, gazteena. Hiri turistikoaren beste aurpegia, trenbidearen beste aldea. Eta bihotzean ditugun ametsak idazteko sortu gara.

Urtero Abuztuaren 10,11 eta 12 festak antolatzen ditugu. Horrez gain, urtean zehar ere hainbat ekimen egiten ditugu.

Guzti honetaz informazioa bildu eta zure iritzia emateko aukera eman nahi du webgune honek.