Blog publikoa
Badatoz Euskal Jaiak!!! PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Gurekin Jaik aurten ere txosnak jarriko ditu ohiko egun eta tokiyan. Egitarau freskoa prestatu dute, aurreko urtetik hona berrikuntzekin eta guzti:

 Irailak 9an KARRO LEHIAKETA egingo da. Kuadrila ugari bere karro eta guzti ateratzen da goizean goiz poteora, azken urteetan geroz eta karro politakoak, batzuk karroak dira besteak karrozak… ikusi izan ditugu eta ohitura polita iruditu zaigunez, aurten karro politenari saria emateko asmoa dugu Irailak 9an eguerdiko 13.00etatik aurrera txosna gunean:

 Karro lehiaketaz gain, ekimen ezberdinak antolatu ditugu eta hauetan parte hartzera gonbidatzen zaitugu. Ekimenetan parte hartzeaz gain, txosna gunea posible izateko beharrezkoak diren antolaketa lanetarako prestatutako egunen egutegia da honakoa. Denon artean errazago egingo baitugu dena:

IRAILAK 1 – Asteazkena
9.00tan gaztetxian Eutxourrei eta Gurekin Jaiko txosnak muntatu
(JENDEA BEHAR DA!)

 

IRAILAK 2 – Osteguna
Udalak elektrizitatea eta ura. JaiKit txosna. Sei musika
16.00tan PEDIDOAK.

 

IRAILAK 3 – Ostirala
10.00
etan Txosnen txukunketa eta dekorazioa
Eusko Jela. Sei musika
16.00tan Azken ukituak

 

IRAILAK 4 – Larunbata

 

IRAILAK 5 – Igandea
17.00
tan Txosnen garbiketa eta pedidoen kontaketa

IRAILAK 8 – Asteazkena
11.00
tan PEDIDOAK
16.00tan Sagardoa kamaretan sartu (txosnetan)
EuskalJai egunerako bazkaya (gaztetxian)

 

IRAILAK 9 – Osteguna
11.00
baño lehen Eusko Jela

 

IRAILAK 10 – Ostirala
16.00
tan DESMONTAJEA (Ahal den dena, txosnak hustu eta ahal bada txosnak desmuntatu ere bai)

 

IRAILAK 11 – Larunbata
10.00
etan Txosna jaso eta gaztetxera

 

(gurekinjai.mundua.com)

 

 ONDO PASA EUSKAL JAIAK!!!

 

 
MUS TXAPELKETA PDF fitxategia Inprimatu E-posta

                    

 

Larunbatean mus txapelketa jokatuko da. Animatu, egundoko sariak daude.

15:30tan Auzoko mus txapelketa.

Izen ematea Plaza Gorrian. 20 euro bikoteko.

 

                 SARIAK

Lehen bikotearentzat. Txapelak, garaikurrak eta 150 euro

Bigarren bikotearentzat. Garaikurrak eta 100 euro

Hirugarren bikotearentzat. Afaria bi pertsonentzat Aiten-Etxe jatetxean

Laugarren bikotearentzat: Afaria bi pertsonentzat Argiñano jatetxean

Bostgarren bikotearentzat: Afaria bi pertsonentzat Zubi Ondo jatetxean

Seigarren bikotearentzat. Afaria bi pertsonentzat Pedro-Enea jatetxean

Zazpigarren bikotearentzat. Afaria bi pertsonentzat ItxasBerri jatetxean

Zortzigarren bikotearentzat. Afaria bi pertsonentzat Basarri jatetxean

 

 
AZKEN PORTUKO I:MARMITAKO LEIHAKETA PDF fitxategia Inprimatu E-posta

Gaurtik aurrera eman daiteke izena Azken Portuko I. Marmitako lehiaketan. Gehienez 30 talde. Hona hemen oinarriak.

       

 

 
JAIETAN EZAGUTUKO DITUGUN MUSIKA TALDEAK IV. PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

Abuztuaren 11an EMONen ondoren ESNE BELTZA taldea izango da gurean.


Musika beltza txuriek egina. Reggae, ska, hip hop-aren nahasketak horretara gonbidatzen gaitu , dantzara eta festara

 

     

 

Jotze orduetatik , bidaietatik, Fermin Muguruzaren azken biran mundu erdiko hoteletako logelatan sortzen ziren solasaldietatik ,sortzen da Esne Beltza, proiektu musikal berria. Xabi Solano (Etzakit, 4 Itzal, Fermin MuguruzaKontrabanda, The Solanos, Afro-Basque Fire Brigada) buru delarik eta zortzi musikari gehiago , abentura musikal berrien bila.Gehiengoak Ferminek sortu zuen azkenengo girarako sortu zuenbandako partaideak dira , baina Etzakit, Joxe Ripiau , Izotz , Su Ta Gar taldeetako partaideak ere bertan daude


Esne Beltza, Fermin berak proposatutako izena da.Bi koloreekin solasten du: txuria eta beltza , musika beltza txuriek egina.2008-an argitaratu duten “Made in Euskal Herria”izeneko CD -an hori azaltzen da: reggae, ska, hip hop-aren nahasketak horretara gobidatzen gaitu , dantzara eta festara

 

Beraien myspacera joateko klikatu hemen

 

Hona hemen bideo bat ikusgai

               

                                                       

 

 
GAUR HASIKO GARA JAIETAKO KAMISETAK SALTZEN PDF fitxategia Inprimatu E-posta

 

               

 

 

Gaur hasiko gara jaietako kamisetak saltzen.


Arratsaldeko 18tatik 21tara Azken Portuko bide gorrian egongo gara.


Bihar(larunbata) eta etzi(igandea) goizeko 11etatik 14etara, bide gorrian baita.


Aurtengo diseinu leihaketa Irati Zabala zarauztarrak irabazi du, berak eginiko diseinuarekin ibiliko gara aurtengo jaietan. ZORIONAK!!!

 

Helduenak 10 euro balio dute eta haurrenak berriz 8 euro. Argazkian ikusten diren koloreetan daude kamisetak eskuragarri.

 

 

 
<< Hasiera < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Amaiera >>

JPAGE_CURRENT_OF_TOTAL